2.728 lagun kutsatu eta 133 hil ditu koronabirusak EAEn

2.728 lagun kutsatu eta 133 hil ditu koronabirusak EAEn
ETA KITTO 2020, Mar 24

Nekane Murga Osasun sailburuak gaurko agerraldian emandako datuen arabera, Euskadin 307 positibo berri zenbatu dira eta dagoeneko 2.728 pertsona daude koronabirusarekin kutsatuta (horietatik 1.129 daude ospitalizatuta). Azken orduotan 13 lagun hil dira eta, beraz, 133 pertsona hil dira dagoeneko EAEn koronabirusaren eraginez.
Lurraldeka, Gipuzkoan 453 positibo daude, eta horietatik 150 ospitalizatuta daude; Bizkaian, 1.189 lagun daude kutsatuta (horietarik 635 ospitalizatuta); eta Araban 1.086 kasu zenbatu dituzte (horietatik 344 ospitalizatuta daude).
Horrez gain, orain arte 7.646 detekzio-proba egin dira gurean, 48 pertsona errekuperatu dira eta 296 lagunek jaso dute ospitaleko alta.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »