55 positibo gehiago atzeman dituzte Eibarren eta intzidentzia-tasa 404,49koa da

55 positibo gehiago atzeman dituzte Eibarren eta intzidentzia-tasa 404,49koa da
2022/04/25 eta kitto!
Azkenengo zazpi egunetan 55 koronabirus kasu positibo berri atzeman dituzte Eibarren eta intzidentzia-tasa 404,49koa da.

Debabarreneko beste herriei begira Elgoibarren 33 (386,51) kasu berri atzeman dituzte; Ermuan 26 (310,01); Deban 6 (202,32); Mutrikun 5 (188,18); eta Mallabian (169,49), Mendaron (149,85) eta Soraluzen (286,61) bina kasu. Beraz, azkenengo zortzi egunetan 131 kasu berri atzeman dituzte eskualdean.

Euskadi mailan, azken astean 4.343 koronabirus kasu berri atzeman dituzte, 14 eguneko intzidentzia metatuaren tasa 198,02koa da eta oinarrizko birsorkuntza tasa 1,14koa da. Bestalde, 264 lagun ospitaleratu dituzte, 12 daude ZIUn eta 25 lagun hil dira.