"Agur Etxebeste!" pelikula Barrena kalean grabatuko dute barixakuan

"Agur Etxebeste!" pelikula Barrena kalean grabatuko dute barixakuan
2018/09/17 16:26
eta kitto!
Aste honetako barixakuan, hilaren 21ean, arratsaldeko 14:00etatik gaueko 21:00ak arte, herriko behe aldeko kale hori itxita egongo da autoentzat bertan "Agur Etxebeste!" pelikularen eszena batzuk grabatuko direlako. Hori dela-eta, Udaltzaingoak errepidea moztuta egongo dela jakinarazi du: Donostiarako norabidean Iparragirretik desbideratuko dira Lidl-en parean irtetzeko eta Bilborako norabidean bariantetik joan beharko dute derrigorrez tarte horretan. 2005ean estreinatutako "Aupa Etxebeste!" filmearen jarraipena da oraingo hau eta errepartoan orduan parte hartu zuten Ramon Agirre, Elena Irureta, Iban Garate eta Paco Sagarzazuk hartzen dute parte. Zuzendariak ere orain dela 13 urte filma sortu zuten Asier Altuna eta Telmo Esnal dira eta Bergara izango da zati handienaren kokagunea. "Aupa Etxebeste!" euskeraz egindako luzemetrai ikusiena izan zen aurtengo "Handia" heldu arte eta, horrez gain, Donostiako Zinemaldiko Publikoaren Saria jaso zuen 53. edizioan.