[ARGAZKIAK + BIDEOA] Jendetza Martxoaren 8ko elkarretaratzean

0    Berriak 
ETA KITTO ETA KITTO
[ARGAZKIAK + BIDEOA] Jendetza Martxoaren 8ko elkarretaratzean
ETA KITTO 2019, Mar 08

Hainbat ekintza antolatu dira herrian gaur, Martxoak 8, emakumeen eskubideen aldeko borroka ezberdinak gogoratzeko eta eskubide horiek betetzea eskatzeko. Gauerdian hasi den Greba Feministaren harira 08:00etan emakume* ikasleak grebara gehitu dira eta 10:30ean emakumeek* kaleak hartu dituzte. 12:30ean elkarretaratzea egin da Untzagan eta jendetza bildu da bertan.

Eguneko egitaraua, hala ere, ez da amaitu eta elkarretaratzea amaitzean pikete femisten txanda iritsi da. 14:30ean topa eta bazkari autogestionatua egingo dute (bakoitzak berea eramango duelarik), eta 17:00etan eta 18:30ean zaintza-tailerra eta Irradaka dantza-tailerra egingo dira, hurrenez hurren (ez mixtoak). 20:00etan manifestazioaren ordua izango da, ‘Heterokapitalismo patriarkalari planto!‘ goiburuarekin (mixtoa, emakumeak aurrean). Amaitzeko, ekitaldia eta akelarrea egingo da Untzagan.

Hemen argazki bilduma

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »