Asteazkenean bilduko da LABIren batzorde teknikoa neurri zorrotzagoak ezarri behar diren erabakitzeko

Asteazkenean bilduko da LABIren batzorde teknikoa neurri zorrotzagoak ezarri behar diren erabakitzeko
ETA KITTO 2021, Mar 22

LABIren batzorde teknikoko kordinatzaileak, Jonan Fernandezek, adierazi du Biziberri planak ez duela margina handirik uzten, baina goranzko joera tinko mantentzen bada, neurriak zorrotz daitezkeela.

Asteazkenean LABIren batzorde teknikoa bilduko den arren, lehendakariari dagokio batzorde instituzionala biltzeko deialdia egitea, eta hori egingo ote duen ez dago argi.

Azken 10 egunetako datuak ikusita “beheranzko joera eten” egin dela argi dagoen arren, LABI teknikoaren koordinatzaileak uste du EAEn neurriak zorrotzak direla eta horiek mantentzea dela asmoa. Arduraz jokatuz gero, eta pertsonen artean interakzio handirik ez bada, mugikortasunari eusteko aukera dagoela uste du Fernandezek. Alarma pizteko eta neurriak zorrozteko, goranzko joerak intentsoa edo tinkoa izan beharko lukeela azpimarratu du, eta egoerak bilakaera hori balu, neurriak egokituko liratekeela uste du.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »