Bihar elkarretaratzea egingo du Eibarko Euskalgintzak Udaltzaingoko C1 eskakizuna kentzearen aurka
2026/06/18
12:25
Irati Alvarez Malaxetxebarria
Eibarko Euskalgintzak elkarretaratzea egingo du bihar, ekainaren 19an, 13:00etan, udaletxe parean. Deialdia Eibarko Udaltzaingoko sei lanpostu betetzeko prozesuan C1 euskara maila ezartzea baliogabetu duen erabakiaren aurka antolatu dute.
Antolatzaileen arabera, erabaki horrek euskaldunen hizkuntza eskubideetan eragin zuzena du, eta horren aurrean erantzun beharra dagoela azpimarratu dute. Horregatik, herritarrei mobilizaziora batzeko deia egin diete, “euskaldunon hizkuntza eskubideak bermatzeko” eta “erasorik ez” lelopean.