Munduko Janarien Tailerrean Egiptoko elikagaiak probatu zituzten

Munduko Janarien Tailerrean Egiptoko elikagaiak probatu zituzten
ETA KITTO 2019, Urt 30

…eta kitto! Euskara Elkarteak antolatzen duen Ongi Etorri programaren barruan, aurtengo ikasturteko 2. Munduko Janarien Tailerra izan genuen urtarrilaren 29an, Portaleko sukaldean. Oraingoan elikagai egipziarrak dastatzeko aukera izan zuten bertaratu zirenek.

EgiptonĀ  ohikoak diren baba beltza lehorrak, berenjena frijituak eta espero ez genuen pastel goxo bat ere probatu genituen. Sukaldatzeko, munduko errezeta ezberdinakĀ  ikasteko eta gure egunerokotasunean elikagai ezezagunak ezartzeko aukera ederra da. Horretaz aparte, kultura ezberdinetako ohiturak ikasteko beste modu bat ere bada.

Hurrengo tailerra otsailaren 26an izango da, ordu eta leku berean, baina oraindik zehaztu gabe dago nongo jakiak prestatuko diren. Aurrerago emango dugu horren berri.

Animatu zaitezte eta etorri munduko errezeta eta ohitura ezberdinak bertatik bertara ezagutzera!

janaria

sukladatzen

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »