Azken orduetan 9 koronabirus kasu berri atzeman dituzte EAEn, aurreko egunean baino 12 gutxiago

Azken orduetan 9 koronabirus kasu berri atzeman dituzte EAEn, aurreko egunean baino 12 gutxiago
2020/06/14 eta kitto!
Osasun sailak emandako datuen arabera,  PCR bidez baieztatu zituzten positibo berriak 9 dira, Lurraldeka, 2 Gipuzkoan (1 Donostian eta 1 Ordizian). 2 Araban (biak Gasteizen), eta 5 Bizkaian (4 Bilbon eta 1 Portugaleten). Eibarren 216 dira positibo metatuak pandemia hasi zenetik.

Atzo 4.060 proba egin ziren guztira EAEn (3.976 PCR eta 84 test azkar).

POSITIBOEN ETA OSPITALEEN EGOERA
Orain arte 1.592 pertsona hil dira guztira, 3 erregistro berri atzo. Gainera, 18 lagunek ZIUn jarraitzen dute.