Bakardadean edota egoera zaurgarrian daudenei laguntza emateko hainbat ekimen ipini dira martxan

Bakardadean edota egoera zaurgarrian daudenei laguntza emateko hainbat ekimen ipini dira martxan
ETA KITTO 2020, Mar 28

Koronabirusak eragin duen egoera dela eta, bereziki gaizki pasatzen ari diren kolektiboei (bakardade egoeran daudenei, egoera zaurgarrian daudenei…) laguntza emateko hainbat ekimen ipini dira martxan:

GUZTIOAN ARTEAN. ELKARTASUN SARE ANTOLATUA

Guztion Artean Elkartasun sare antolatua erakunde publikoen, Gurutze Gorriaren, Caritasen (688 662 773), hirugarren sektore sozialeko sareen sarearen (Sareen Sarea) eta boluntariotzako agentzien arteko lankidetzatik sortu da. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren gidaritzapean aritzen dira. Laguntza formala (instituzionala), telelaguntza-zerbitzuaren eta telefono zentralizatu baten bidez (945 222 222) eta herritarren elkartasun antolatua bateratuz eta koordinatuz. Sarea herritarren erantzun solidarioa bideratzeko tresna da eta, modu boluntarioan, etxetik atera ezin diren pertsona asintomatikoei lagundu nahi die, haien babesa bermatzeko. Horrez gain, hainbat herri eta auzotan egoera zaurgarrian dauden pertsonei laguntzeko ekimen ezberdinak jarri dira martxan, erakundeek koronabirusari aurre egiteko aplikatu dituzten neurrien ondorioz ezin direlako kalera irten beharrezkoak dituzten erosketak (elikagaiak eta sendagaiak) egitera. Ekimen hauetakoren batekin bat egin nahi  izanez gero, gizalde@gizalde.eus-era idatzi.

irazabal

 

Lagundu nahi baduzu:

EIBARREN
Tel: 943176248
E-maila: eibarermua.coronavirus@cruzroja.es

ERAKUNDE PUBNLIKOAK, ELKARTEAK ETA HIRITARREN ZAINTZA SAREAK

Laguntza behar baduzu:

EIBARREN
943708440 telefonora deitu, 09:00etatik 14:00etara
laguntza@eibar.eus helbidera idatzi

LAGUNTZA ESKATZEKO AUKERAK

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »