Balkoiak eta leihoak apaintzeko lehiaketa antolatu du Udalak

Balkoiak eta leihoak apaintzeko lehiaketa antolatu du Udalak
2018/04/19 eta kitto!
Eibarko Udaleko Ingurumen Sailak herriko balkoiak eta leihoak apaintzeko lehiaketa jarri du martxan, Debegesaren laguntzarekin. Egitasmoarekin herriko ingurumenaren kalitatea eta itxura hobetu nahi dute, “herrigune atseginagoa eta ederragoa lortzeko eta landareak zaintzeko ohitura zabaltzeko”.

Herri mailako bi sari banatuko dira parte-hartzaileen artean, Eibar Merkataritza Gune Irekiko kide diren saltokietan erabiltzeko 150 sari bana; eta eskualde mailako sari bat, 200 eurokoa, irabazleak bere herriko saltokietan erabili dezan.

Lehiaketan parte hartu ahal izateko, apirilaren 24tik maiatzaren 15era arte Pegoran edo hilaren 25ean 10:00etatik 13:00etara Untzagan egingo den lore banaketan eman ahal izango da izena. Horretarako, Pegoran eta www.eibar.eus webgunean eskuragarri dagoen inprimakia bete beharko da. Ekimen honi buruzko informazio gehiago lortzeko 943 70 84 08 telefonora deitu edo ingurumena@eibar.eus helbidera idatzi daiteke.