Minbiziaren Aurka Gipuzkoan Elkarteak hainbat jarduera antolatu ditu Debabarrenean

Eibarren duen egoitzan eskualde osoko paziente eta senideak artatzen ditu elkarteak, doan.
Minbiziaren Aurka Gipuzkoan Elkarteak hainbat jarduera antolatu ditu Debabarrenean
2026/09/22 13:34
Silbia Hernandez Arrazola

Minbiziaren Aurka Gipuzkoan Elkarteak eskualde osoko pazienteak eta senideak artatzen ditu Eibarren duen egoitzan, doan. Ematen dituen zerbitzuen artean, besteak beste, arreta sozial eta psikologikoa, material ortopedikoaren mailegua, erretzeari uzteko terapia eta beste hainbat daude. 


Herritarren beharrei erantzuteko, datorren seihilerako hainbat jarduera antolatu ditu elkarteak:

  • Arnasketa tailerra. Irailaren 30ean, 11:00etan. Kenko osasun gunean (Estaziño, 8).Ibilaldi osasungarriak. Urriaren 6an, 10:00etan. Elkartearen lokalean (Ardantza, 11).
  • Nikotina kontsumitzeko modu berriak - Hezitzaile / Irakasle. Irailaren 30ean, 17:00etan; urriaren 20an, 11:00etan; azaroaren 25ean, 17:00etan. Online.
  • Norbera zaindu, zaintzeko - Senideak. Azaroaren 11n, 16:00etan. Elkartearen lokalean (Ardantza, 11).
  • Hitzaldia: Ziurgabetasunaren kudeaketa. Urriaren 19an, 16:00etan. Elkartearen lokalean (Ardantza, 11).
  • Hitzaldia: Dolua eta Eguberriak. Abenduaren 16an, 16:00etan. Elkartearen lokalean (Ardantza, 11).
  • Nikotina kontsumitzeko modu berriak- Gurasoentzat. Urriaren 1ean, 17:00etan; azaroaren 26an, 11:00etan. Online.


Jarduera guztiak doakoak dira, eta ez da beharrezkoa elkarteko bazkidea izatea horietan parte hartu ahal izateko. Izena emateko 943 45 77 22 telefonora deitu, gipuzkoa@contraelcancer.es helbidera mezu bat bidali, edo ondorengo webgunean sartu daiteke: https://www.contraelcancer.es/es/gipuzkoa/2026/2