Torrekuako parkean izango da bihar arratsaldean Gurasoak Berbetan programaren barruan antolatzen den ekimena. Hiru begiraleren laguntzarekin 2 eta 8 urte bitarteko haurrentzat jolasak antolatuko dira, 17:00etatik 18:00etara. Parte hartzea doan da, ez da aldez aurretik izenik eman behar baina segurtasun-neurriak betetze aldera talde txikiak egingo dira.

#Barixakuak Jolasian#Gurasoak Berbetan
Gaiarekin zerikusia duten albisteak