Barixakuak jolasian bihar 17:00etan Urkizun

Barixakuak jolasian bihar 17:00etan Urkizun
ETA KITTO 2021, Api 22

Bihar Urkizuko parkean (iturri inguruan) umeei zuzendutako jolasak egingo ditugu arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara, HH2tik LH2ra bitarteko seme-alabak dituzten familientzat.  Umeek jolasten duten bitartean, ume horien gurasoei mintzapraktikako programaren berri emango zaie.

Gurasoak Berbetan programak, familien euskararen erabilera handitzea bilatzen du. DOANeko programa honek, inguruan euskara praktikatzeko aukerarik ez duten gurasoak beste guraso batzuekin ipintzen ditu harremanetan. Baina koadrilla edo talde natural moduan ere eman daiteke izena, beti ere astean tarte baten gutxienez, euskaraz aritzeko konpromisoa hartzen badute.

Edonola ere, ikasturtean zehar hainbat jarduera osagarri egoten dira familiei zuzenduta: irteerak, sukaldaritza edota eskulan tailerrak, ikuskizunak…

Informazio gehiago nahi izanez gero 943200918 telefonora deitu dezakezue edota elkartea@etakitto.eus helbidera idatzi.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »