Barixakuan zabalduko dute "Re_encuentro: Daniel Txopitea&Ainize Txopitea" erakusketa Portalean

Barixakuan zabalduko dute "Re_encuentro: Daniel Txopitea&Ainize Txopitea" erakusketa Portalean
2019/09/25 18:34
eta kitto!
Gaur goizean aurkeztu dute "RE_ENCUENTRO: Daniel Txopitea & Ainize Txopitea", Portaleko erakusketa gelan barixakutik aurrera ikusi ahal izango den erakusketa. Inaugurazioa 19:00etan izango da eta, hortik aurrera, urriaren 20ra arte egongo da erakusketa ikustera joateko aukera, martitzenetik domekara, 18:30etik 20:30era. Erakusketa prestatu duen Ainize Txopiteak aurreratu duenez, denera 100 bat lan bildu ditu, “erdia aitak egindakoak eta beste erdia nireak”. Estilo eta garai ezberdinetako marrazki eta margolanekin batera, Eibarrekin lotuta Ainizek sortu dituen hainbat collage eta ordu erdiko dokumentala egongo dira ikusgai.

ainize txopitea erakusketa00 ainize txopitea erakusketa02 ainize txopitea erakusketa05 ainize txopitea erakusketa07 ainize txopitea erakusketa09 ainize txopitea erakusketa11 ainize txopitea erakusketa12 ainize txopitea erakusketa13 ainize txopitea erakusketa16 ainize txopitea erakusketa28