Beldur Barik lehiaketara Eibarko bost bideo aurkeztu dituzte

0    Berriak, Eibar 
ETA KITTO ETA KITTO
Beldur Barik lehiaketara Eibarko bost bideo aurkeztu dituzte
ETA KITTO 2018, Aza 15

Beldur Barik lehiaketara aurkeztutako Eibarko bideoen emanaldia, sari-banaketa eta ikuskizuna egingo dira eguenean, 18:00etan Portalean hasiko den ekitaldian. Jarduera doakoa eta irekia izango da. Eibartarrek bost bideo aurkeztu dituzte aurtengo ediziora. Lehen kategorian (12/17 urte) bi lan izango dira lehian: “Txikitatik” (Lucía Mei, Alex, Malen, Ainhara, Unai, Maialen eta Alaitz) eta “Gaur” (Naia Saez, Elene Varela, Eider Clavel eta Malen Txurruka). Eta bigarren kategorian (18/26 urte) hiru hauek lehiatuko dira: “FruteriXia” (Jone Bengoa Urizar, Uxue Igarza Loyola eta Marta Marina Larrañaga), “Ez izan fideltasun itsua gizarte matxistari” (Sukaina eta Doha) eta “Emakumea tailerrera heltzean… Beldur Barik” (Asier Hortelano, Ekain Larrainaga, Iñaki Burgaña, Eneko Diaz, Joseba Gallastegui, Julen Lejarazu, Dani Patiño, Aitor Umerez eta Aitzol Uribelarrea).

JARRAIAN EIBARTARREN BIDEOAK IKUS DITZAKEZUE:

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »