Belen Aranak irabazi du #nikEibarrengastaukot #Eibarrenbadakagu lehiaketa

Belen Aranak irabazi du #nikEibarrengastaukot #Eibarrenbadakagu lehiaketa
2021/02/01 eta kitto!
Eibarko dendetan bertokoa eta euskaraz kontsumitzera animatzeko #nikEibarrengastaukot#Eibarrenbadakagu kanpaina berezia jarri zuen martxan ...eta kitto! Euskara Elkarteak konfinamendu-sasoian. Gabonetan eta beherapenetan ere martxan izan da kanpaina, eta, horrez gain, lehiaketa ere antolatu zuen ...eta kitto!-k orain dela aste batzuk. Lehiaketan parte hartzeko Euskeraz primeran! pegatina duen dendaren bateko dendariarekin edo erakusleihoan argazkia atera behar zen eta elkartera bidali. Hori egin zuen Belen Aranak, eta parte-hartzaile guztien artean zozketa egin eta gero, bera izan da irabazlea. Euskadin erabiltzeko esperientzia-kaxa edo "smartbox" deritzona irabazi du Belenek. Zorionak irabazleari, eta eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi!

Lehiaketa 1M

 

 

Lehiaketa 2 MLehiaketa 3 M