[Bideoa] Tor magoak bidalitako hainbat trikimailu ikusgai dituzue hemen

[Bideoa] Tor magoak bidalitako hainbat trikimailu ikusgai dituzue hemen
2020/06/08 eta kitto!
Tor magoa oso ezaguna dugu Eibarren, eta, zer esanik ez, ...eta kitto! Euskara Elkartean. Izan ere, azkeneko urteetan, sarri etorri zaigu bere trikimailuak erakustera: Ipurterre ipuin lehiaketako sari-banaketa ekitaldira, Gurasoak Berbetan egitasmoaren ikasturte amaierako jaialdira..., eta beti uzten gaitu aho zabalik!

Egunotan berriz ere izan dugu gure artean, baina, jakina, alarma-egoerak hala behartuta, online etorri zaigu. Gurasoak Berbetan egitasmoko familiei eskaini die magia-saio zoragarria, eurentzat propio egindako ikuskizuna izan da, baina joan den ostiralaz geroztik edonork ikus dezake.

Sartu eta gozatu Tor magoaren trikimailuekin!

https://youtu.be/AA3xLM3Mzmo