Bihar egingo du ...eta kitto! Euskara Elkarteak Urteko Batzar Nagusia

Bihar egingo du ...eta kitto! Euskara Elkarteak Urteko Batzar Nagusia
2021/03/23 eta kitto!
Bihar, martxoak 24, egingo du ...eta kitto!-k Urteko Batzarra. Gaur egun bizi dugun egoera aintzat harturik, elkartearen egoitzan egin beharrean Arrate Kultur Elkartean egingo da (Zuloagatarren 3), segurtasun-neurriak zaintzeko baldintza hobeak eskaintzen ditu-eta.  Urteroko moduan, eta Estatutuei jarraituz, deialdi bi izango dira, 18:30ean lehena eta 19:00etan bigarrena. Egungo egoera ikusita elkarteko arduradunek bigarren deialdian agertzeko deia egin nahi die bazkideei. Egunerako gai-zerrenda hauxe da: 2020ko gestio-balantzea; 2021erako egitasmoak, bazkide-kuotak eta aurrekontuak; galdera-erantzunak eta iradokizunak; zuzendaritza berriaren aukeraketa eta funtzionamendua. Asko jota 30 lagunentzako lekua egongo da Batzarrean. Bazkideren batek argibideren bat nahi izanez gero 943200918 telefonora deitu dezake.