Bihar goizean, 11:00etatik 13:00era bitartean Untzaga plaza Euskalgunea bilakatuko da, ikasturtean zehar eusLiderrak egitasmoa lantzen ibili diren ikasleen eskutik. Hizkuntzekiko jarrerak landuta, portaera berriak sortzea eta hizkuntza lidergoa indartzea nahi duen AEK–Ahizeren eusLiderrak egitasmoa 2018ko udazkenean abiatu zuten gure herrian, Eibar BHI, La Salle eta Aldatze ikastetxeetan, DBH 3. mailako ikasgeletan, Eibarren AKEBAIren babesarekin. Eta orain, amaierako fasean sartuta, eusLiderrek ekintza soziala prestatzeari ekin diote: hortik bihar martxan ipiniko duten Euskalgunea.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak, pertsonalizaziokoak eta azterketakoak, gure zerbitzuak hobetu eta webgunean nabigazioaren informazio estatistikoa biltzeko. Cookien politika.ONARTUGehiago irakurri