Gure Zirkuak 2025eko Abadia Saria jaso du Arraten

Bihar zabalduko ditu ateak lehen aldiz Eibarren egingo duen egonaldian
2025/06/19 20:24
eta kitto!

Ospakizun hunkigarria bizi izan dugu gaur arratsaldean Arraten.Gure Zirkua prest dago bertan bihartik uztailaren 5era arte ikuskizunak eskaintzeko, baina beste giro bat gailendu da karpa barruan. Onespen eta eskertza giroa, zortzi urte hauetan egindako lanaren merezitako errekonozimendua.

Izan ere, Gure Zirkuak2025eko Abadia Saria jaso du Eider Mendoza Gipuzkoako diputatu nagusiaren eskutik.Iker Galartzak eta Gure Zirkua osatzen duten kideek hunkituta jaso dute saria, eta pozik agertu dira Arraten egoteagatik. Gainera, musikaz bikain girotu dute saioa.