Zumaiako flyscha ikusten agurtu dute ikasturtea Ongietorriko familiek
Joan den barixakuan gure kostaldeko flyscha bisitatzen izan ziren Ongietorri programako familiak. Eguraldia lagun goizean goiz irten ziren Eibartik autobusez Zumaiarako bidean, bertako portuan zain baitzuten flyscha ikustera eramango zituen itsasontzia. Gidariaren azalpenei esker gauza asko ikasi zituzten milloika urte dituen inguruari buruz.
Irteera honekin agurtu du ikasturtea ...eta kitto! Euskara Elkarteak antolatzen duen programak. Udazkenean berriz ere ekingo diote asteroko saioei herriko hainbat auzotan. Jatorri atzerritarra duten eibartarrei euskarara eta euskal kulturara gerturatzeko aukera eskaintzen die egitasmoak. Asteroko saioez gain, hainbat irteera ere egiten dituzte ikasturtean zehar, gure ingurua eta bertako ohiturak ezagutzeko helburuarekin.