Bihar itzuliko dira zine emanaldiak Coliseora

Bihar itzuliko dira zine emanaldiak Coliseora
2018/09/14 eta kitto!
Udako oporretan izandako etenaldia amaituta, asteburu honetatik aurrera Coliseo antzokiko ohiko zine emanaldiei helduko diete berriz ere. Asteburu honetan zehar ikusi ahal izango diren filmak “La monja” (Corin Hardy), “Un océano entre nosotros” (James Marsh), “Hotel Transilvania 3. Unas vacaciones monstruosas” (Genndy Tartakovsky) eta “Predator” (Shane Black) dira. Orain arteko martxan, txartelen salmentarako leihatila emanaldi bakoitza baino ordubete lehenago irekiko dute 17:00etako emanaldirako. Gainontzeko emanaldietarako, berriz, emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago zabalduko dute. Horrez gain, internet bidezko aurresalmenta ere eskaintzen da.