COVID-19: merkatari eta ostalarientzat kartelak

COVID-19: merkatari eta ostalarientzat kartelak
2020/05/21 eta kitto!
Azken egunotan bizi dugun deskonfinamenduarekin batera, jarduera ekonomikoa
berrabiarazten hasi da pixkanaka, eta egoera berriarekin lotuta eguneroko bihurtu zaizkigu
hainbat esamolde, batez ere denda eta tabernetan.

Hori dela-eta, …eta kitto! Euskara Elkarteak, Euskeraz Primeran! ekimenaren bitartez, hainbat kartel prestatu ditu, eredu gisa, tabernariek eta dendariek euren establezimenduetan erabili ditzaten.
Elkarteko teknikariek adierazi dutenez, “adibide edo eredu batzuk besterik ez dira; euren
premietara egokituko gara, eta, kartel horiez gain, beste ohar batzuk, edo itzulpenen bat behar
izanez gero, …eta kitto! Euskara Elkartera jo dezakete, DOAN eskainiko diegu zerbitzu hori”.
Egoera bera bezala oharrak ere aldatuz doaz: establezimendu barruan egon daitekeen
pertsona kopurua, hitzordua hartu behar den ala ez…, “eta gu ere egoera horretara moldatzen
joango gara kartelak edo oharrak eskaintzeko orduan."

Une honetan oso garrantzitsua da Eibarren bertan kontsumitzea, eta “bezeroak bertan gelditzeko bertoko hizkuntza erabiltzea.”
Kartelak inprimatzeko  deskargatu hemen

 Bestelako testu, itzulpen edo oharrik behar izanez gero, idatzi elkartea@etakitto.eus helbidera