Dibujo eta Zeramika eskolako ikasleen erakusketa ekainaren 16ra arte egongo da zabalik

Dibujo eta Zeramika eskolako ikasleen erakusketa ekainaren 16ra arte egongo da zabalik
2017/06/05 eta kitto!
Ekainaren 16ra arte  egongo da zabalik joan den asteko eguenean abiatu zuten Eibarko Dibujo eta Zeramika Eskolako ikasleen ikasturte amaierako erakusketa.  Egunero, 18:30etik 20:30era izango dugu ikasturte honek eman dituen fruituak  ikusteko aukera paregabea, Portaleko bigarren solairuan dagoen aretoan.

Dibujo eskolan 130 ikasle inguruk jadun dute ikasturte honetan ikasten, eta Eibarko kaleek eta kaleei izena ematen dieten pertsonaien izenek osatzen duten aurtengo erakusketaren ildo nagusia. Eskolako haur, gazte eta helduek bat egin dute gure herriko mural bat egiteko "skyline" izeneko teknika erabiliz, hau da,  hiri bateko egitura osoarekin horizonte artifizial bat sortzea.

2016ko hasieratik Dibujo Eskolako ikasleekin  izandako elkarlanari esker,  ...eta kitto! aldizkarian, "Kale izena pertsonaiaren izana" izeneko  atalean, Eibarko kaleei izena ematen dieten pertsonaien karikaturak argitaratzen joan gara. Marrazki horiek eta horiei buruzko ohar biografikoak ikusi ahal izango dira erakusketan egunotan, eta baita hurrengo hilabeteetan "Herriko kaleei begirada" goiburuarekin ...eta kitto!n  argitaratzen joango garen  kaleen toponimoetan oinarritutako  beste ilustrazioak ere.

Bestalde, Zeramika Eskolako ikasleek  elkarlanean egindako lanak ikusi ahal izango dira erakusketan. Mugimenduan dauden pertsonaien eskulturak, alde batetik, eta kolore biziko arrainek osatzen duten itsasoa, bestetik,  dira zeramikagintzan diharduten 23 ikasleen erakusketaren  osagai  nagusiak.

Eibarko Dibujo eta Zeramika eskolan izena emateko epea zabalik dago, eta irailaren 7ra arte egongo da horretarako aukera, Pegoran.

dibujo eskola5

dibuko eskola1

dibujo eskola3