EAEko udalerri guztiak itxiko dituzte astelehenean

EAEko udalerri guztiak itxiko dituzte astelehenean
2021/01/22 eta kitto!
 

LABI teknikoak gaurko bileran bi neurri adostu ditu: batetik, Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri guztien itxiera perimetrala, eta, bestetik, gehienez 4 pertsonako bilerak. 

Baztertu egin da etxeratze-agindua aurreratzea eta ostalaritza eta merkataritza 19.00etan ixtearen aukera, ez dutelako eraginkorra ikusten.

Neurri berriak bihar argitaratuko dira dekretuan eta astelehenean, hilaren 24an, sartuko dira indarrean. Beraz, astehelenetik aurrera, ezin izango da udalerritik justifikante gabe irten, ezta alboko herrietara joan ere. Gainera, leku publiko zein probatuetan, gehienez 4 pertsonako bilkurak egin ahal izango dira.