Egitarau betearekin ospatuko dute bihar Euskal Herrian Bizi eguna

Egitarau betearekin ospatuko dute bihar Euskal Herrian Bizi eguna
2019/02/01 eta kitto!
Eibarko Ikasle Taldea, Nalua Eibarko talde feminista, Ernai, Jaixak Herrixak Herrixandako, Eibarko Libre eta Eibarko Gaztetxiak osatzen duten Eibarko Gazte Mugimenduaren eskutik, bihar Euskal Herrian Bizi eguna egingo da, “eragile ezberdinen arteko topagune eta indarrak batzeko egun gisa”. Horretarako goizetik hasiko den egitaraua prestatu dute:11:00etan Gaztetxean elkartuko dira  eta, gazte mugimenduaren eskutik, EH Bizi dinamikaren aurkezpena egingo dute; 13:30ean, berriz, hamaiketakoa egiteko tartea hartuko dute eta bazkaria, berriz, 15:00etan hasiko da (“makarronada”). Bazkaloste “animatua” egiteko asmoz, 16:30ean jolasak hasiko dituzte eta, egitaraua biribiltzeko, 18:30ean “Prekarietateari ateakitxi” izenburukoa antolatu dute. Antolatzaileek gazte guztiak parte hartzera animatu nahi dituzte. Bestalde, bazkaltzera joan nahi dutenei eurekin kontaktuan ipintzeko eskatu dute, horretarako Facebook (Ernai Eibar-en profila) erabilita.