Apirilaren 24an eta 25ean herria etenbarik bonbardatu eta gero, 1937ko apirilaren 26an sartu ziren nazionalak Eibarren. Ego Ibarra batzordeak bere web orrian bildu ditu “egun latz haietako gertakizunak, etxean irakurtzeko eta entzuteko”. Besteak beste, Santiago Arizmendiarrietaren idatziak, Maria Luisa Larrañaga Mardarasen testigantzak eta Eibartarren Ahotan proiektuko hizlari askoren lekukotasunak.


#bonbardaketa#eibarGerranazionalakzibila
Gaiarekin zerikusia duten albisteak