Iñaki Saez eta Asier Heriz sakabanaketa politikaren biktimak omenduko dituzte Arrate Egunean

Elkarretaratzea egingo dute haien heriotzen 25. urteurrena dela eta, eguerdiko 12:00etan, Arrateko zelaian.
Iñaki Saez eta Asier Heriz sakabanaketa politikaren biktimak omenduko dituzte Arrate Egunean
2026/09/07 11:46
Irati Alvarez Malaxetxebarria

Iñaki Saez eta Asier Heriz sakabanaketa politikaren biktimak oroitzeko elkarretaratzea egingo dute bihar, Arrate Egunean, irailaren 8an. Elkarretaratzea eguerdiko 12:00etan izango da, Arrateko zelaian.

Preso bati bisita egitera zihoazela auto-istripuz hil ziren Saez eta Heriz, eta aurten 25 urte beteko dira haien heriotzetatik. Antolatzaileek adierazi dutenez, sakabanaketa politikak eragindako biktimak dira biak, eta «gure oroitzapenetan eta herri honen memorian» daude.

«Hamasei pertsonen bizitza eraman du dispertsioak; inongo aitortza ofizialik ez duten hamasei lagun. Eta aitortza behar dute, euskal gatazkan izandako gainerako biktimek bezala», adierazi dute.

Herritar guztiak elkarretaratzean parte hartzera gonbidatu dituzte.