Astekariaren 1.228 zenbakia Interneten irakurtzeko moduan daukazue

Astekariaren 1.228 zenbakia Interneten irakurtzeko moduan daukazue
2022/05/12 eta kitto!
Bihar etxeko buzoietan banatuko dugun …eta kitto! astekariaren 1.228 zenbakia Interneten irakurtzeko moduan daukazue, asteroko moduan aldizkariaren edizio digitala www.etakitto.eus web orrian eskuragarri dago eta. Ale honetan landu ditugun gaien artean, besteak beste, hauek aurkituko dituzue: aurreko astean ospatu genituen Dia das Letras Galegas eta Santa Kurutz jaiak; domekan Arraten ospatuko den Isidro Deunaren egunerako prestatu duten egitaraua; Begoña del Teso kazetariari egindako elkarrizketa; Eibarko Armagintzaren Museoari buruzko erreportajea; Roberto Villarreal idazle eibartarrari egindako elkarrizketa, egun batzuk barru Portalean aurkeztuko duen “El proyecto Escipión” eleberriaren inguruan; maiatzaren 21ean Eibarko Euskalgintzaren eskutik egingo den Tantanez Tantan ekitaldiari buruzko informazio guztia; Bidezko Merkataritzaren Mundu Eguna dela eta, zapaturako antolatu dituzten jarduerak; kirolen atalean, domekako IV. Eibar Hiria Sari Nagusian bigarren helmugaratu zen Ane Santesteban txirrindulariari egindako elkarrizketa; eta Argazkilaritza Maiatzean-en harira zapatu arratsalderako antolatu dituzten topaketak. Aldizkariaren PDF-a jaisteko HEMEN SAKATU.