Astekariaren 1.230 zenbakia Interneten irakurtzeko moduan daukazue

0    Eibar 
ETA KITTO ETA KITTO
Astekariaren 1.230 zenbakia Interneten irakurtzeko moduan daukazue
ETA KITTO 2022, Mai 26

Bihar etxeko buzoietan banatuko dugun …eta kitto! astekariaren 1.230 zenbakia Interneten irakurtzeko moduan daukazue, asteroko moduan aldizkariaren edizio digitala www.etakitto.eus web orrian eskuragarri dago eta. Ale honetan landu ditugun gaien artean, besteak beste, hauek aurkituko dituzue: datorren astean, ekainaren 1ean Markeskuan ospatuko den UEUfestarako prestatu duten egitaraua, asteburu osoa beteko duen Euskal Jaiaren 57. Edizioa, aurreko zapatuan ospatu genuen Tantanez Tantan euskararen aldeko jaiak lagatako irudien bilduma, Eibarko Koro Gazteak ekainaren 2an Coliseo antzokian aurkeztuko duen ikuskizunari buruzko erreportajea, ikasturtean zehar martxan egon den Antzerki Laborategiaren kurtso amaierako emanaldia eta We are apes, Hello! Musika taldeko Mikel Pizarro eta Andoni Conderi egindako elkarrizketa. Eta, gainera, BIEMH Makina-erremintaren azokan Debabarrenak aurkeztutakoen berri ematen duen Dkt Debabarreneko Komunikazio Taldeak egindako gehigarri berezia. Aldizkariaren PDF-a jaisteko HEMEN SAKATU.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »