Astekariaren 1.232 zenbakia Interneten irakurtzeko moduan daukazue

Astekariaren 1.232 zenbakia Interneten irakurtzeko moduan daukazue
2022/06/09 eta kitto!
Bihar etxeko buzoietan banatuko dugun …eta kitto! astekariaren 1.232 zenbakia Interneten irakurtzeko moduan daukazue, asteroko moduan aldizkariaren edizio digitala www.etakitto.eus web orrian eskuragarri dago eta. Ale honetan landu ditugun gaien artean, besteak beste, hauek aurkituko dituzue: Juan San Martinen jaiotzaren mendeurrena dela eta, Euskaltzaindiak Eibarren egingo duen ekaineko osoko bilkurari buruzko informazio guztia biltzen duen erreportajea; gaur ospatzen den Artxiboen Nazioarteko Egunaren harira Udal Artxiboak antolatu duen argazki zaharren proiekzioa prestatzeko lana nolakoa izan den azaldu digu Yolanda Ruiz artxibozainak; e-kiroletan aditua den Alex Robleñok gaiari buruzko gauza interesgarri asko azaldu dizkigu berarekin egin dugun elkarrizketan; Iraide Ansorena, Juan Bautista Gisasola Musika Eskolako zuzendaria ere elkarrizketatu dugu; Irene Hernandok gidatutako Antzerki Laborategiko ikasleek beraien esperientzia nolakoa izan den kontatu digute; eta  Sanjuanetako danborradetarako nola ari diren prestatzen bertatik bertara grabatzen egon gara, aste honetako entseguetan. Gainera, Kirola Euskaraz Bizi ikastolako olinpiadetako argazki bilduma ederra ere aurkituko duzue astekarian. Aldizkariaren PDF-a jaisteko HEMEN SAKATU.