Astekariaren 1.239 zenbakia Interneten irakurtzeko moduan daukazue

Astekariaren 1.239 zenbakia Interneten irakurtzeko moduan daukazue
2022/09/15 eta kitto!
Bihar etxeko buzoietan banatuko dugun …eta kitto! astekariaren 1.239 zenbakia Interneten irakurtzeko moduan daukazue, asteroko moduan aldizkariaren edizio digitala www.etakitto.eus web orrian eskuragarri dago eta. Ale honetan landu ditugun gaien artean, besteak beste, hauek aurkituko dituzue: herritarrak mugikortasun jasangarrira gerturatzeko asmoz Udalak, Ingurumen Sailaren bitartez eta Mugikortasunaren Europako Astearekin bat eginda bihar bertan abiatuko duen kanpaina; San Andres elizan 17 urtez bertako parrokoa izan den eta irailaren 25ean jubilatuko den Xabier Zubizarretarekin elkarrizketa; bere bigarren eleberria kaleratu duen Maialen Bilbao idazle eibartarrarekin elkarrizketa; Arrateko jaietako argazki-bilduma; aurtengo udan Eibarren egon diren haur sahararren oporrak nola joan diren jasotzen duen erreportajea; Eibar KEren akziodunei ahotsa eman nahi dien Beti Eibar elkarteari buruzko erreportajea; eta zapatu arratsaldean Gipuzkoan Gazte Tour programaren eskutik Errebalen egingo den musika jaialdiari buruzko informazio guztia.

Aldizkariaren PDF-a jaisteko HEMEN SAKATU.