Artesanos Juantxo saskibaloi taldeak Elorri Aldaparen aurka hasiko du denboraldia
Gizonezkoen Gipuzkoako Lehen Mailan arituko dira Eibar Saskibaloiko seniorrak
2026/09/25
12:08
Ekhi Belar Errasti
Irailean zehar prestakuntza-lanak egin ondoren, bihar, irailak 26, hasiko du denboraldia Gizonezkoen Gipuzkoako Lehen Mailan jokatzen duen Artesanos Juantxo taldeak, Eibar Saskibaloi taldeko seniorrak.
Elorri Aldapa taldea izango da eibartarren lehen arerioa Alegiako frontoian, 16:00etan, jokatuko den partidan. Ea Eibarko katuek denboraldi lasaiagoa duten aurtengoan.