Astekariaren 1.242 zenbakia Interneten irakurtzeko moduan daukazue

Astekariaren 1.242 zenbakia Interneten irakurtzeko moduan daukazue
2022/10/06 19:04
eta kitto!
Bihar etxeko buzoietan banatuko dugun …eta kitto! astekariaren 1.242 zenbakia Interneten irakurtzeko moduan daukazue, asteroko moduan aldizkariaren edizio digitala www.etakitto.eus web orrian eskuragarri dago eta. Ale honetan landu ditugun gaien artean, besteak beste, hauek aurkituko dituzue: Urriaren 21, 22 eta 23an egingo den Climathon ekimenaren bosgarren edizioaren aurkezpena; bihar Untzagan inauguratuko den Eibarko Liburu eta Disko Azoka;  zapatuan Untzagan egingo den Eibarko Azoka Ekologikoa; Sagardo Egunean egindako argazkien bilduma; zapatuan Armagintzaren Museoan zabalduko duten San Andres elizako organoari eskeinitako erakusketa; eta OSASUN ETA ONGIZATEARI eskeinitako 20 orrialdeko gehigarri berezia, adituen kolaborazio, elkarrizketa eta interes handiko bestelako edukiekin.

Aldizkariaren PDF-a jaisteko HEMEN SAKATU.