Astekariaren 1.245 zenbakia Interneten irakurtzeko moduan daukazue

Astekariaren 1.245 zenbakia Interneten irakurtzeko moduan daukazue
2022/10/27 eta kitto!
Bihar etxeko buzoietan banatuko dugun …eta kitto! astekariaren 1.245 zenbakia Interneten irakurtzeko moduan daukazue, asteroko moduan aldizkariaren edizio digitala www.etakitto.eus web orrian eskuragarri dago eta. Ale honetan landu ditugun gaien artean, besteak beste, hauek aurkituko dituzue: Debabarreneko bost jatetxeren parte-hartzea duen Tripontziak ekimen gastromikoa; Atzegi elkartearen kanpaina berria; azaroaren 20an egingo diren Bizilagunak bazkarien inguruko erreportajea; besteak beste Kezka dantza taldeko dantzarien partaidetzarekin bost urtez eskaini den Martin Zalakain ikuskizuna; aurreko asteburuan egin zen Climathon Eibar egitasmoa; udazkenean ospatuko den Euskaraldiaren hirugarren edizioari buruzko informazioa; eta azaroaren 5ean Coliseo antzokian mundu mailako estreinaldian eskainiko duten Aita Madinaren “Concerto for harp and orchestra” o bra orkestrarako moldatu duen Pedro Palacinekin elkarrizketa.

Aldizkariaren PDF-a jaisteko HEMEN SAKATU.