Kalean da Eibar aldizkariaren 174. alea
'Eibar' aldizkariaren 174. alea kalean da, 2026ko udazkeneko edizioarekin.
Ale berrian, besteak beste, Jesús Arizabaleta Sanmiguelen «Por una IA sin burradas», Asier Ecenarroren «Derrota nacional y disolución étnica», Silbia Hernandezen «Fabrikaren hormen artean, Kulturaren Etxea», Juan Luis Ibarlucearen «Ciencia y espiritualidad» eta Antxon Narbaizaren «Eklipsetik abiatuz» artikuluak jaso dituzte.
Eibarko historia eta memoria ere badira zenbakiaren protagonistak, Joxe Aranberriren «Errobera borobil», José Agustín Larrañagaren «La pelota vasca entre 1880 y 1900» eta «Galería de eibarreses» atalarekin. Horrez gain, Fernando Serranok «Hacer posible envejecer en casa» idatzi du, eta Idurre Albizuk «El arte de ser mi mejor yo». Ana Aranberrik «La jirafa azul» eta Iratxe Giménezek «Ilargia» sinatu dituzte.
Horiez gain, Jesús Gutiérrezen editoriala, Mireia Alonsoren «Txoko gastronómico», eta «Heriotzak» eta «Horóscopo» atalak ere jasotzen ditu aleak.
Azaleko argazkian, 2004ko ekainaren 5ean Eibarko Udaletxean bildutako Bigarren Hezkuntzako Oinarrizko Institutuko 33-36 ikasturteetako ikasle ohiak ageri dira. Besteak beste, Felisa Loidi, Elisa Muguruza, Carmen Bolumburu, Elena Franco, Irene Marcano, Elena Echebarria, María del Barrio, Elizabet Boneta, Maritxu Arrizabalaga, Ernesto Gorosabel eta Tomás Zubizarreta.
Aldizkaria PDF formatuan deskargatzeko eta artikuluak zuzenean irakurtzeko aukera dago.