Bonbardaketaren 75. urteurrena gogoratzeko egitarau zabala prestatu dute

Bonbardaketaren 75. urteurrena gogoratzeko egitarau zabala prestatu dute
2012/03/28 eta kitto!

Eibar bonbardatu zutela 75 urte betetzen direla-eta, ekitaldi bereziak antolatu dituzte hori gogora ekartzeko. Programazioan hitzaldiak, liburu aurkezpena, dantzak, musika eta beste hainbat batu dituzte. Apirilaren 21ean “Biharamoneko soka dantzak” hasiko du programa; 25ean, berriz, Jesus Gutierrez historialariak hitzaldia emango du; biharamonean Maialen Lujanbio eta Juan Pinillaren errezitala egingo da; 27an "Bonbardaketak 1937" liburuaren aurkezpena egingo du Bernardo Atxagak; eta egun berean, baina gaueaz, "Itxaropena" ikuskizuna egingo da Untzaga plazan; 28an, Andres Egiguren Orkestak, Sostoak eta Easo abesbatzak "Gernika kantata" eta Dvorák-en "Sinfonía del Nuevo Mundo" eskainiko dituzte. Egitarauak maiatzean jarraipena izango du: maiatzaren 5ean bonbak jausi ziran tokiak eta su hartu zuten herriko txokoetara bisitan joateko aukera izango da eta, amaitzeko, maiatzaren 8an Javier Muñozek gerra osteko berreraikuntza beharrak ekarriko ditu gogora.