...eta kitto! Euskara Elkarteak bat egiten du Eibarko dendari eta ostalariekin

...eta kitto! Euskara Elkarteak bat egiten du Eibarko dendari eta ostalariekin
2020/03/24 eta kitto!
Bizi dugun egoera zailaren aurrean, ...eta kitto! Euskara Elkartetik gure elkartasun eta babes osoa eskaini nahi diegu Eibarko dendari eta ostalariei. Elkartearen kaleko jarduna geldirik egon arren, ez dugu lana eten, eta zuekin gaude eta egongo gara!

Lehen, orain eta gero Euskeraz Primeran!

Aprobetxatu ditzagun egun hauek menuak euskaratzeko, gure esparruko hiztegia osatzeko edo sare sozialetan bidaltzen ditugun mezuak euskaraz ere izateko.

Aholkularitza eta itzulpen zerbitzua DOAN da. Jarri lasai gurekin kontaktuan elkartea@etakitto.eus edota normalizazioa@etakitto.eus helbideetan.