Malagako Zine Jaialdian saria jasoko du Sara Bilbatuak

Malagako Zine Jaialdian saria jasoko du Sara Bilbatuak
2013/02/20 00:00
eta kitto!

Sara Bilbatua casting zuzendariak Ricardo Franco Saria jasoko du apirilaren 20tik 27ra Malagan egingo den Espainiako Zine Jaialdiaren 16. edizioan. Jaialdian, lehiaketatik kanpo eibartarraren lan berrienetako bat, Mariano Barrosoren Todas las mujeres emango dute. Sariarekin "Espainia mailan aktore-zerrenda zuzendarien artean errespetatuen eta baloratuen artean dagoen" eibartarraren beharra errekonozitu nahi dutela adierazi dute jaialdiko arduradunek.