Historia

Nondik gatoz, nora goaz

1992. urtean sortu zuen Eibarko euskaltzale talde batek …eta kitto! Euskara Elkartea. Eibarren euskara gutxi entzuten zela-eta, hori aldatzeko ilusioarekin ekin zion bideari elkarteak. Aurretik, 1988an, izen bereko hilabetekaria kaleratzen hasi zen Eibarko Udala, Mikel Larrañagak herriko alkate zela kaleratutako “Euskaraz eta kitto!” bandoa oinarri hartuta. Handik bost urtera, 1992an, sortuko da izen bereko Euskara Elkartea eta berehala ekingo dio euskaratik eta euskararekin eta euskal kulturarekin lotutako hainbat ekitaldi antolatzeari. Aldizkaria, udalaren baitan egotetik, elkarteko parte izatera pasatuko da, eta hilabetekari izatetik hamabostekari izatera.

Hogeita hamar urtetik gora pasatu dira elkartea jaio zenetik eta oraindik ere gure herrian euskara gehiago entzun nahiko genuke. Hala ere, ez dezala inork pentsa urte hauetan egindako beharra alferrikakoa izan denik, ezta gutxiago ere! Bide luze honetan asko dira euskararen mesedetan lortutako “garaipen” txikiak (eta batzuetan ez horren txikiak) eta egindako ahaleginak merezi izan duen zalantzarik ez daukagu. Eibar euskalduntzeko bidean aurrera lanean jarraitzeko asmo sendoa daukagu, sorrerako ilusio berarekin, elkartearen sorrera eragin zuen hasierako asmo hori bete dela ikusi arte. Eibar euskalduna izatea lortu arte.

Lau egoitza eta zortzi presidente

Markeskua (1992-1996)

Isasi (1996-1998)

Merkatu Plaza (1998-2004)

Urkizu (2004-)

 

 

Presidenteak:

  • Juan Jose Araolaza (1992-1993)
  • Elena Laka (1993-1997)
  • Moises Gonzalez (1997-1999)
  • Iñaki Alberdi (1999-2004)
  • Juan Barahona (2004-2012)
  • Igone Lamarain (2012-2014)
  • Juan Barahona (2014-2015)
  • Ainara Argoitia (2015-2017)
  • Ekaitz Juaristi (2017-)