Jerezko azokan izan dira Eibarren seviilanak ikasten dituzten emakume batzuk. Astero-astero batzen diren Portalea kultur etxean sevillana dantzak ikasteko, eta aurten Jerezera joatea erabaki dute. Esperientzia zoragarria izan dela esan digute: “Gelditu barik ibili gara. Dantza gure pasioa da eta primeran pasatu dugu. Oso pozik bueltatu gara”.