30.600 euroko dirulaguntza eman die Udalak Eibarren gizarte-ekintzaren arloan diharduten elkarteei

0    Ekonomia 
ETA KITTO
30.600 euroko dirulaguntza eman die Udalak Eibarren gizarte-ekintzaren arloan diharduten elkarteei
ETA KITTO 2021, Uzt 02

19 entitate izan dira 600 eurotik 2.000 eurora bitarteko dirulaguntzak jaso dituztenak aurtengo deialdian.

Eibarko Udalak norgehiagoka bidezko dirulaguntzetan 30.627 euro ematea onartu du, hirian gizarte-ekintzaren arloan lanean diharduten elkarteen urteko jardueretan laguntzeko. Deialdian egindako eskaera guztiak aztertu ondoren, Udalak erabaki du, eskaera egin zuten guztiei, 19 entitateri,  dirulaguntza ematea, zenbateko desberdinekin.

2.000 euroko dirulaguntza emango zaio entitate hauetako bakoitzari:  Deparkel, Atzegi, AGI (Gipuzkoako Itsuen Elkartea), Gautena (autismoa duten pertsonen gurasoen Gipuzkoako elkartea), DYA, Aguifes, AVAIM, Minbiziaren aurkako Elkartea, Aspace eta Down Sindromearen Fundazioa.

Genek 1.939 euro jasoko ditu; Afagik (Alzheimerra duten pertsonen senideen elkartea) 1.696 euro; Bizi Bidek (Gipuzkoako fibromialgia eta neke kronikoaren sindromea duten pertsonen elkartea) 1.620 euro; Elikagaien Bankuak 1.330 euro; Odol Emaileek 1.014 euro; Itxaropenaren Telefonoak 1.000 euro; Lagun Taldeak (adimen desgaitasuna duten pertsonen elkartea) 850 euro; Nagusilanek (pertsona nagusien gizarte-boluntariotza) 577 euro; eta, Fundación Izanek 600 euro.

Elkarte horietako bakoitzak, dirulaguntzak onartu ondoren, eman zaion laguntzaren % 75aren aurreneko ordainketa aurreratua jasoko du, hurrengo hilabeteetan laguntza osoa osatzeko, jarduerak justifikatu ondoren.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »