Ezagutu Ekoizlea ekimenak baserritarren produktuak dendetara eramango ditu bihar eta etzi

Ezagutu Ekoizlea ekimenak baserritarren produktuak dendetara eramango ditu bihar eta etzi
2019/09/12 eta kitto!
DEBEMEN Debabarreneko Landa Garapen Elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin, Baserrikoa Debabarrena izeneko proiektua dauka martxan. Ekimenarekin jendeak tokiko eta sasoiko produktuak gehiago kontsumitzea lortu nahi dute eta, horren barruan, Ezagutu Ekoizlea izenekoa burutzen dihardute, denda txikiekin elkarlanean. Arduradunek azaldu dutenez, “ekintza honen bidez ekoizleak denda txikietan egongo direnez, bezeroek ekoizle horiek zuzenean ezagutzeko eta ekoizten dituzten produktuak probatzeko aukera izango dute. Gainera, ekimenak dirauen bitartean, produktuak prezio berezian erosi ahal izango dira”.

Bihar (barixakua) Eibarko hainbat dendatan egon da martxan ekimena: Sosola baserriko Enrike Gisasola Itxesi (Bidebarrieta, 6) dendan egongo da, 11:00etatik 13:00era ogi ekologikoa eta gaztarekin; Soraluzeko Egotza baserriko Nagore Martin, berriz, Artamendi harategian (Bidebarrieta, 12) egongo da, 10:00etatik 12:00etar ahuntz gaztarekin; eta zapatuan Loixola basarriko Oier Agirrebeña eibartarra Mugika harategian (Urkizu, 18) egongo da, bere baserriko barazkiekin. Ekimenaren inguruko informazio guztia www.baserrikoa.eus web orrian ikus daiteke.