Gaur, astelehena, salgai jarri dira 'Zaindu Zaitez' kanpainan eskuragarri dauden erosketa-bonuak

Gaur, astelehena, salgai jarri dira 'Zaindu Zaitez' kanpainan eskuragarri dauden erosketa-bonuak
2021/05/24 eta kitto!
Gaur, maiatzak 24, salgai jarriko dira Eibarko Udalak Eibar Merkataritza Gune Irekiaren laguntzarekin antolatutako 'Zaindu Zaitez' kanpainako deskontu bonuak. Horretarako, erosketa-bonu beltz berri bat egin da, kanpainaren xede ziren hiru sektoreetako (pertsonaren ekipamendua, irudi pertsonala eta osasuna) aldez aurretik atxikitako establezimenduetan produktuak eta zerbitzuak erosteko balio izango duena.

Bonu horiek gaur, astelehena, 09:00etan jarri dituzte salgai, online soilik, www.nikeibarrenerostendot.eus webgunean, Eibarren bizi direnentzat. Bonu bakoitza 40 euroren truke eros daiteke eta 60 euroko erosketak egiteko balio du. 'Zaindu Zaitez' kanpainaren fase honetarako gainerako baldintzak berberak dira. Gaurtik aurrera, hamar bonu erosi ahal izango dira pertsonako eta NANeko.



Bonuak on-line erosi ondoren, erosi dituztenek asteazkenetik, maiatzaren 26tik, aurrera jaso behar dituzte EMGIak kanpaina honetarako ezarritako bulegoetan (Isasi kalea 26, behea). Bonuak ekainaren 30era arte erabili ahal izango dira erosketak edo zerbitzuak egiteko.

Guztira, 81 establezimenduk egin dute bat kanpainarekin; horietatik 45 ekipamendu pertsonaleko saltokietakoak dira, 23 irudi pertsonalekoak eta 13 osasunekoak. Parte hartzen duten establezimenduen zerrenda www.nikeibarrenerostendot.eus webgunean kontsulta daiteke.

BONUA OSORIK