Gipuzkoako egoitzetan bigarren greba eguna beteko da gaur, hitzarmen duinaren alde

Gipuzkoako egoitzetan bigarren greba eguna beteko da gaur, hitzarmen duinaren alde
2020/12/11 eta kitto!
Gipuzkoako helduen egoitzetarako hitzarmen duinaren alde, atzo greba egin zuten eta gaur ere hala egingo dute egoitzetako langileek. Ildo horretan, atzo elkarretaratzeak egin zituzten Donostian, Irunen, Ordizian, Tolosan, Arrasaten, Oreretan, Bergaran, Zumarragan, Zarautzen, Lasarten… hainbat herritako udaletxeen aurrean, “Gipuzkoako diputatu nagusia den Markel Olanori bilera eskaera egin diezaioten, 2017an hasitako gatazkaren eta azkeneko hilabeteetan langileak bizitzen ari diren egoera gogorraz hitz egiteko eta angileen alde egin dezaten. Urteak dira hitzarmenaren alde ekin genuela baina egoera okertu besterik ez da egin, herrialdeko hitzarmenik gabe, langileen osasuna bermatuko duen neurririk gabe eta oraingoan ere greba eskubiderik gabe”.

Aldarrikapen horiek berriro kalera aterako dituzte gaur, 11:00etan Donostiako Gipuzkoa Plazatik, Foru Aldundiaren egoitza dagoen tokitik manifestazioan abiatuta.