Hiru langabe gazte kontratatuko ditu Debabarrena eskualdeko Mankomunitateak

Hiru langabe gazte kontratatuko ditu Debabarrena eskualdeko Mankomunitateak
ETA KITTO 2023, Aza 20

Debabarreneko Mankomunitateak hiru langabetu gazte kontratatuko ditu datorren hilabetean Lanbide Euskal Enplegu zerbitzuaren bitartez, eta Next Generation europar funtsetatik jasotako dirulaguntza bidez finantzatuko du kontratazioa.

Ingurumen teknikariari laguntzeko teknikari bat, zerbitzuen digitalizazioaren esparruan laguntzeko teknikari bat eta prozesu administratiboen digitalizazioan laguntzeko teknikari bat kontratatuko ditu. Kontratuak lanaldi osokoak izango dira eta 12 hilabeteko iraupena izango dute.

Hautaketa prozesua
Lanbide Euskal Enplegu zerbitzuak kudeatuko ditu enplegu eskaerak, eta interesdunek izena eman dezakete lanbide.euskadi.eus-en, “milanbidenet” bidez, 2023ko azaroaren 24ra arte.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »