Toribio Etxebarria kaleko tabernarien terrazak estaltzeko jaimak ipintzen hasi dira

Toribio Etxebarria kaleko tabernarien terrazak estaltzeko jaimak ipintzen hasi dira
2021/02/16 eta kitto!
Gaur goizean hasi dira Toribio Etxebarria kalean hainbat karpa eta jaima tolesgarri instalatzen, kale horretako tabernariek ipintzen dituzten terrazak babesteko. Aurreratu dutenez, apirilera arte egongo dira ipinita karpak, "baina kalean oinezkoek ibili ahal izateko eta automobilak aparkatzeko tokia" geratuko da libre. Udalak karpa horiek ipintzeko aldi baterako baimena eman die tabernariei, horrela pandemiak ostalaritzaren sektoreari eragin dizkion kalteei aurre egiten laguntzeko. Hala ere, karpak ipintzeagatik ordaindu beharreko gastuak tabernariek ordainduko dituzte. Orain arte jaimak ipintzeko eskatu duten establezimenduak sei dira: Ametsa, Buenos Aires, Birjiñape, Ongi Etorri, Dos de Mayo eta Bertiz.

IMG_7974 15.07.31 IMG_7979 15.07.31 IMG_7989 15.07.31

IMG-20210216-WA0003 IMG-20210216-WA0004 IMG-20210216-WA0005