Elkanori buruzko idazlan lehiaketa irabazi du Garazi Beitiak

Elkanori buruzko idazlan lehiaketa irabazi du Garazi Beitiak
2019/07/12 eta kitto!
Aldatze ikastetxeko ikaslea den Garazi Beitia Vivianek irabazi du Gobernuaren Ordezkariordetza Gipuzkoan-en eskutik egin den Juan Sebastian Elkanori buruzko idazlan lehiaketa. Sari banaketa ekitaldia domekan egin zen Getarian, bertan jaio zen itsas-gizonaren izena daukan eskola-ontzian eta irabazleak Guillermo Echeniqueren eskutik jaso zuen saria. Idazlan irabazleak “Tierra de las especies áureas” izenburua dauka eta laster emango dute argitara interneten, Espainiako Geografia Institutuaren web orrian, baita Espainiako Kultura Ministeritzak Magallanes eta Elkanoren Lehen Mundu Biraren V. Mendeurrenaren harira sortu duten webgunean ere.