Elkarretaratzea deitu du Zaldibar Argitu-k, Eibar eta Realaren partiduaren aurretik

Elkarretaratzea deitu du Zaldibar Argitu-k, Eibar eta Realaren partiduaren aurretik
2020/03/10 eta kitto!
Zaldibarko zabortegiaren lur-jausiaren ondorioz bertan behera utzi zuten partidua gaur jokatuko dute Eibar FT eta Realak, 20:00etan Ipuruan eta, horren aurretik, 19:30ean elkarretaratzea egingo da, Ipurua aurrean. Hori dela eta, Zaldibar Argitu plataformak asteroko bileraren ordua aurreratu egin du eta gaur 18:00etan hasiko da, Arrate Kultur Elkartean (1. pisuan).

Horrez gain, Zaldibar Argitu plataformak lanuzte deialdia egin du eguenerako (martxoak 12), Eibarren, Ermuan, Zaldibarren, Elgetan eta Mallabian. Orain arte ELA, LAB, CCOO, ESK, STEILAS, Hiru eta Etxalde sindikatuek bat egin dute lanuztearekin. Aldarrikapenak hiru hauek dira: Joaquin eta Alberto aurkitzea; herritarren osasuna eta ingurumena bermatzea; ardura guztiak argitzea. Jarraian dauzkazue aste honetarako plataformak egin dituen deialdiak:

  • Martxoak 10, martitzena:


18:00: Batzar Irekia Eibarren (Arrate Kultur Elkartean)

18:00: Batzar Irekia Ermuan (San Lorentzo ikastetxean)

19:30: Kontzentrazioa Ipurua aurrean

  • Martxoak 11, eguaztena: 



18:00: Auto-karabana (Ipuruako Eroskiko aparkalekutik)

  • Martxoak 12, eguena:


12:00-15:00: Lanuztea

12:30: Manifestazioa Eibarren (Untzagatik)

12:30: Manifestazioa Ermuan (Plazatik)

12:30: Manifestazioa Elgetan (Plazatik)

12:30: Manifestazioa Zaldibarren (Udaletxeko plazatik)

19:00: Manifestazio bateratua (Eibar eta Ermua arteko biribilgunetik)