Jon Gomez Garai. NETFLIX EUSKARAZ taldearen bozeramailea: «Masa kritiko sendoa irudikatu nahi dugu»

Jon Gomez Garai. NETFLIX EUSKARAZ taldearen bozeramailea: «Masa kritiko sendoa irudikatu nahi dugu»
ETA KITTO 2021, Mar 19

Bizkaiko euskaltzale talde bat sinadurak biltzen ari da Netflixi edukiak euskaraz jar ditzala eskatzeko. Euskarazko ikus-entzunezkoen aldeko «ekinaldi integral bat» artikulatu beharra dagoela uste dute. Modu anonimoan aritu dira orain arte sinadura bilketa sustatzen. Eñaut Zearra Garabieta, Patxo Larrinoa, Ibon Iza, Izaskun Rekalde eta Jon Gomez Garai euskaltzaleek sortu dute Netflix Euskaraz taldea. Zera esan du Gomez Garaik: «Euskararen inguruko kontzientzia zabaltzea eta euskaldunen boteretzea izan beharko da, lehenik eta behin, lortu beharrekoa». Elkarrizketa egin diote BERRIA egunkarian (hemen irakurgai)

 

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »